65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1773
AGINDUA, 2020ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Gernika-Lumoko udalerriko «Juli Foruria» Musika Eskola Pribatuari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» Musika Eskola Pribatuak «Kontrabaxua» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Kontrabaxua» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 48015840 eta 015340.
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Juli Foruria».
Titularra: Ana María Foruria Laucirica.
Helbidea: San Juan Ibarra plaza 2.
Udalerria: Gernika-Lumo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Mailak: 1, 2 eta 3.
– Adarrak eta espezialitateak:
• Kantua: Bakarlaria eta Korala.
• Instrumentu sinfonikoak: Klarinetea, Kontrabaxua, Fagota, Txirula, Oboea, Perkusioa, Saxofoia, Tronpeta, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.
• Instrumentu polifonikoak: Akordeoia, Gitarra eta Pianoa.
• Instrumentu eta dantza tradizionalak: Trikitixa eta Txistua.
• Bestelako joerak: Baxu elektrikoa, Bateria eta Gitarra elektrikoa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek 2019-2020 ikasturtean zango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.