Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2020ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1768

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen zenbait ebazpen, amaiera ematen dietenak Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozedurei.

Eranskinean zerrendatzen diren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenen bidez, amaiera eman zaie Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko prozedurei. Zenbateko horiek, hain zuzen ere, PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan, ez zaizkie atxiki eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri dituzte Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio – Bizkaia), hain zuzen ere, Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

3.– Zor diren zenbatekoak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ekitaldi bakoitzerako ordainketa-gutuna(k) lortzeko, beharrezkoak baitira banku-transferentzia egiteko, interesdunek Giza Baliabideen Zuzendaritzara joan beharko dute, Erandioko administrazio-zerbitzuetara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio – Bizkaia), hain zuzen ere, Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arlora.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala