Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2020ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1760

AGINDUA, 2020ko otsailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Iruña Okan (Araban) dagoen «Apostólico San José» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Apostólico San José» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); abenduaren 22ko 2049/1995 Errege Dekretua, zeinaren bidez Natur ingurunean gorputz eta kirol-ekintzak gidatzea teknikariaren titulua ezartzen den eta abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua (urtarrilaren 17ko BOE), zeinaren bidez Mikroinformatika-sistemak eta sareak teknikariaren titulua ezartzen den eta martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua (apirilaren 8ko EHAA) zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipatutako tituluari dagokion curriculuma eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2020-2021 ikasturterako:

Kode zenbakia: 01000470.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Apostólico San José»

Titularra: Hermanos de la instrucción cristiana (Menesianos).

Helbidea: Langraiz, 2.

Udalerria: Iruña Oka.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena:

– «Natur ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzea» erdi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:

● Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak:

○ Natur ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzea erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ Elementu metalikoen fabrikazioa lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala