60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
1713
IRAGARKIA, enpresentzako finantzaketa-lerro bati buruzkoa, Covid-19 birusaren pandemiaren aurrean osasun-larrialdiko egoera deklaratzearen ondorioak arintzekoa.
Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du enpresei finantza-laguntza emateko lerro bat abian jarriko duela, Covid-19 birusaren pandemiaren ondorioz Euskadin deklaratutako osasun-larrialdiko egoeraren aurrean.
Finantza-lerro horren helburua izango da euskal enpresa txiki eta ertainen epe laburrerako eta ertainerako finantzaketa erraztea, osasun-larrialdiko egoeraren ondoriozko euste-eta desazelerazio-egoerak enpresa horien jarduerari eragin diezazkiokeen likidezia-tentsioak estaltzeko. Horretarako, Elkargi SGR elkar bermatzeko sozietateak emandako abala eduki beharko da.
Eskaeren ezaugarriei eta prozedurari buruzko informazio orokorra kontsulta daiteke «www.ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian edo «www.elkargi.es» web-orrian.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 16a.
Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,
JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.