60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1701
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1004/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1004/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Susana Diez Orus.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-03-05ean eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Hoteles Jagoe SL demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Donostia, 2020ko martxoaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.