Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1695

IRAGARKIA, Ur-aprobetxamenduaren eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39ko Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jakinarazten da amaitu egin dela iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden epea, eta, Uren Legearen testu bateginaren 53. artikuluan xedatzen denez, «uren erabilera pribatiboaren eskubidea iraungitzen dela», besteak beste, «emakidaren epea amaitu delako».

Horren ondorioz, Jabari Hidrauliko Publikoaren Erregelamenduaren 163.1 artikuluak ahalbidetzen duenez, Uraren Euskal Agentziak ofizioz ekingo dio iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakidak iraungitzeko administrazio-prozedurari. Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163. artikuluan, 164. artikuluan eta horiekin bat datozen artikuluetan jasotako izapideen arabera bideratuko dira.

Ildo horretatik, aipatutako 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-akzio aurrera eraman aurretik, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko; alegazio horiek Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira bidaliko dira (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jende guztia eta eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala