59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1691
IRAGARKIA, zenbait zehapen-espedientetan Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena. Espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari jarraituz.
Titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua adierazi behar dira diru-sarrera egiten denean, honako banketxe eta kontu korronte honetan:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia.
K/K zk.: 01825685070000226271.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 9a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.