59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1690
EDIKTUA, prokuradore zibilaren kontuari buruz bideratutako 10/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: prokuradore zibilaren kontuari buruzko 10/2019 prozedura.
Gaia: prokuradorearen kontuen zina.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Marta Martinez Perez.
Judizio horretan, dekretua eman zen 2019-11-13an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Jose Antonio Gonzalez Garduño demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko otsailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.