59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1689
EDIKTUA, 322/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 322/2019 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Teresa Martinez Sanchez.
Judizio horretan epaia eman da 2020-02-25ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Carmen Iraeta Gonzalez eta Nieves Teresa Iraeta Gonzalez andreen jaraunsle ezezagunak diren demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao, 2020ko otsailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.