Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1685

AGINDUA, 2020ko martxoaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteiz udalerriko Ariznavarra auzoari zabaltzea birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

AURREKARIAK

1.– Vitoria-Gasteizko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden dirulaguntzak eskatzeko, Ariznavarra auzoarentzat. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen-eta justifikazio-memoria, gizarte-eta hirigintza-azterlana, ekonomia-eta finantza-azterlana eta jarduketa-programa.

2.– Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, Udalak aurkeztutako mugaketa-planoan, Udalerriko Plan Orokorrean eta organo honetara atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Mugaketa agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan eta Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan.

2.– Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, horretarako emandako agindu baten bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden dirulaguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu eta area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar bada.

3.– Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Vitoria-Gasteizko Ariznavarra auzoa, 2020ko martxoaren 10ean emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areetarako dirulaguntzak ematea Vitoria-Gasteizko Ariznavarra auzoan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.

Bigarrena.– Agindu honen berri ematea Vitoria-Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita; horrek ez du esan nahi argitaratu ezin daitekeenik, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 12a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala