59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (455 KB - 11 orri.)
- EPUB (560 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1682
EBAZPENA, 2020ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait dirulaguntza eskatzeko eskabide normalizatua onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Laguntza horiek Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusita daude.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko martxoaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusita dauden dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatua onartu du (urriaren 22ko 164/2019 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa). Bada, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako dirulaguntzak eskatzeko eskabide normalizatua. Ebazpen honen eranskinean jasota dago eskabidea (urriaren 22ko 164/2019 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.
Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.