59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (390 KB - 19 orri.)
- EPUB (1071 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1681
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2019ko erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak.
Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren (2012ko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) 14.5 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez deialdi honen babesean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratuko da EHAAn, zenbat diru jasoko duten zehaztuta.
Hori dela eta, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2019ko erakunde onuradunen zerrenda (agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak); zerrenda horretan, honako hauek zehaztuko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean azaltzen denez.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.