Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
1676

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko martxoaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko Euskal Autonomia Erkidegoan eskuragarri dauden osasun, kudeaketa- eta boluntariotza-baliabide guztiak kudeatu eta koordinatuko dituen zuzendaritza-batzordea sortzen duena (Covid-19).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, argitalpenean sortzen diren osaera-akatsak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu ofizioz, edo organo edo erakunde interesdunak eskatuta, baldin eta akatsen edukia aldatzen badute edo zalantzak sor baditzake.

Horrelako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 18ko Aginduaren testuan (2020ko martxoaren 20ko EHAA, 56. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan eskuragarri dauden osasun, kudeaketa-eta boluntariotza-baliabide guztiak kudeatu eta koordinatuko dituen zuzendaritza-batzordea sortzen da, koronabirusak (Covid-19) eragindako krisiari aurre egiteko. Horrenbestez, zuzendu egiten dira.

Laugarren ebazpen-zatian, 2020/1637 (5/4) orrialdean,

Hau dio:

«Laugarrena.– Zuzendaritza-batzordeari eginkizun hauek esleitzen zaizkio:

Osasuneko sailburuari proposatzea giza baliabideen eta baliabideen arloko neurri bereziak ezar ditzala. Neurri horiek martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduan ezartzen dira. Agindu horren bidez, Covid-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko neurriak hartzen dira, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitakoa garatzeko eta aplikatzeko. Adierazten du alarma-egoera dagoela osasun-krisiak eragindako egoera kudeatzeko.

a) Euskal Autonomia Erkidegoko eremu publiko, itundu eta pribatuko laguntza-baliabide guztien kudeaketa koordinatua eta integrala.

b) Pandemiaren aurrean Osasun Sailaren operatiboan parte har dezaketen boluntarioak koordinatzea.

c) Egokitzat jotzen dituzten lan-eremu bakoitzerako lantalde espezifikoak eratzea. Lantalde horietan parte hartu ahal izango dute Osasun Saileko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko eta eremu itunduko nahiz pribatuko osasun-arloko profesionalek.

d) Eta, oro har, Euskal Osasun Sistema indartzeko beharrezkoak diren neurri guztiak proposatzea Osasuneko sailburuari».

Hau esan behar du:

«Laugarrena.– Zuzendaritza-batzordeari eginkizun hauek esleitzen zaizkio:

a) Osasuneko sailburuari proposatzea giza baliabideen eta baliabideen arloko neurri bereziak ezar ditzala. Neurri horiek martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduan ezartzen dira, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Covid-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitakoa garatu eta aplikatu dadin. Errege-dekretu horren bidez deklaratzen da alarma-egoera dagoela Covid-19 birusak eragindako osasun-krisi egoera kudeatzeko.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko eremu publiko, itundu eta pribatuko laguntza-baliabide guztien kudeaketa koordinatua eta integrala.

c) Pandemiaren aurrean, Osasun Sailaren operatiboan parte har dezaketen boluntarioak koordinatzea.

d) Egokitzat jotzen dituzten lan-eremu bakoitzerako lantalde espezifikoak eratzea. Lantalde horietan parte hartu ahal izango dute Osasun Saileko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko eta eremu itunduko nahiz pribatuko osasun-arloko profesionalek.

e) Eta, oro har, Euskal Osasun Sistema indartzeko beharrezkoak diren neurri guztiak proposatzea Osasuneko sailburuari».


Azterketa dokumentala