56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BASAURIKO UDALA
1647
IRAGARKIA, Basauriko zarata-maparen eguneraketaren hasierako onespenari eta jendaurrera ateratzeari buruzkoa.
628/2020 Alkatetza Dekretuak, 2020ko otsailaren 26koak, onetsi egin du hasierako onespena ematea Basauriko udalerriko zarata-mapari. Dekretuak hala egin du Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan oinarrituta.
Era berean, aipatutako gaiari buruzko espedientea hilabetez jendaurrean jartzea xedatu du Dekretuak. Epe hori zenbatzen hasiko da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean azkenengoz txertatzen den datan.
Horrela, bada, aukera egongo da Lurralde-politika eta Kontratazio Arloko udal bulegoetan zarata-mapa aztertzeko (08:30-13:30 bitarteko ordutegian) eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Dokumentua udal webgunean ere egongo da eskuragarri.
Basauri, 2020ko otsailaren 27a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.