Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1645

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko otsailaren 5eko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio erabilera turistikoko etxebizitzei aplikatu beharreko udal-araudiaren ez-betetzeak eragindako egiaztatze-prozedurari (Erregistro-zenbakia: LSS00038).

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

EGINTZAREN LABURPENA

Jakinaraztea prozeduran interesa duen pertsonari (eranskinean aipatzen da) ezen utzarazteko udal-ebazpen bat dagoela, erabilera turistikoko etxebizitzari dagokionez.

Ematea pertsona horri 15 egun balioduneko epea, beren eskubideak eta interesak defendatzeko alegazioak aurkez ditzan, eta egiaztapen-prozedurari hasiera emateko ebazpenaren eta aipatutako udal-ebazpenaren testu osoa eskura dezan. Horretarako, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegora joan beharko du (Easo kalea 10, Donostia).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 9a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSE ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala