56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1644
IRAGARKIA, zeinaren bidez informazio publikoaren izapidean jartzen baita honako dekretu-proiektu hau: ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozedurak arautzeko dekretu-proiektua.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko martxoaren 11ko Aginduaren bidez, aurretiaz onartu da honako dekretu- proiektu hau: ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko prozedurak arautzeko dekretu-proiektua.
Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedapen orokorrak egiteko ezarritakoaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapenek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean edo informazio publikoaren izapidean jarri beharko dira.
Horrenbestez, jendaurrean jartzen da aipatutako dekretu-proiektua hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.