Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1640

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2020ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2020ko lehenengo deialdia egin zen (2020ko urtarrilaren 9ko EHAA, 5. zk.). Ebazpen horren zortzigarren puntuan xedatutakoa betez, eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2020ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek osatu dute zerrenda hori.

Bigarrena.– Agintzea zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren web-orrian (https://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 9a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala