Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1639

152/2020 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Gustavo Cilla Eguiluz jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Mikrobiologia.

Apirilaren 28ko 657/2017 Ebazpenaren bidez, uztailaren 10eko 951/2017 Ebazpenaren bidez aldatua, deialdia egin zen Osakidetzaren Donostialdeko ESIan Mikrobiologiako zerbitzuburu lanpostu bat lehiaketa sistemaren bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Gustavo Cilla Eguiluz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Mikrobiologia.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gustavo Cilla Eguiluz jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Mikrobiologia.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2020ko otsailaren 20a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko otsailaren 26a.

Zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala