56. zk., 2020ko martxoaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1638
213/2020 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bernardo Suárez Monasterio jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostutik kendu baita, berak hala eskatuta.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 2137/2010 Ebazpenaren bidez (EHAA 129. zenbakia, uztailak 7), Bernardo Suárez Monasterio jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Bernardo Suárez Monasterio jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko otsailaren 29ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari eta Osakidetzako Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketarako zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.