54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (281 KB - 4 orri.)
- EPUB (348 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1617
JAKINARAZPENAK, zeinaren bidez ebazpen baitira betearazpen-prozeduran aurkeztutako errekurtso eta zatikapen eskabide batzuk.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.
Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00tatik 18:00tara eta ostiraletan 08:00tatik 15:00tara.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean zehazten da espedientea).
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 25a.
Finantza Politikako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.