54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (310 KB - 7 orri.)
- EPUB (513 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1612
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ezereztu egin dela zenbait industria-establezimenduren industria-erregistroko inskripzioa.
Industria-jarduerak hasteko erregimenari eta Industria erregistroari buruzko martxoaren 17ko 29/2015 Dekretuak 16. artikuluan ezartzen duenez, industria erregistroko datuak etengabe eguneratuak egon daitezen beharrezkoak diren jardunak garatu eta egiaztapenak egingo dira.
Ezin izan zaie espresuki establezimenduei jakinarazi, beren helbideetan, ezereztu egin dela industria-establezimenduen erregistroko inskripzioa, birritan jakinarazten saiatu arren. Horiek horrela, iragarki hau aditzera ematen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan. Halaber, interesdunei honako hau jakinarazten zaie:
Hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko, bai eta inskripzioaren ezeztapenaren inguruan egoki ikusten dituzten alegazioak aurkezteko ere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Lurralde Ordezkaritza honetan. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao).
Bilbao, 2020 martxoaren 2a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.