54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1610
EDIKTUA, espetxe-zaintzako 1433/2020 espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Nire kargura dagoen epaitegi honetan, 1433/2020 espedientea bideratu da Martuteneko espetxeko preso izandako Cristian Garcia Fraileri baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko; pertsona hori Irunen jaio zen, 1986-03-31n, eta azken helbidea hemen izan zuen: Araba kalea 34, 2. D, Irun. Egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2020-02-28an, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz:
«Cristian Garcia Fraile presoari baldintzapeko askatasuna ezeztatzen zaio, honako arrazoi hauek direla medio:
– Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 1252-11 betearazpena.
– Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 2458-14 betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du».
Cristian Garcia Fraile, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon, 2020ko otsailaren 28an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.