54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1609
EDIKTUA, ezkontzako ondasun-eraentza likidatzeko 1175/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaren ondasun-eraentza likidatzeko 1175/2019 judizioa.
Gaia: inbentarioa egitea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.
Judizio horretan, dekretua eman zen 2020-03-05ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Miguel Angel Aldonza Arias demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko denbaten ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.