54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1608
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 755/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 755/2019 prozedura.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Soraya Martinez de Lizarduy Portillo.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-13an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Francisco Javier Ondo Abaga Abeme demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.