54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1602
EDIKTUA, 124/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zk.ko Epaitegia.
Judizioa: 124/2019 hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman zen 2019-06-26an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Fabiola Benavides Pino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko martxoaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.