54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1600
EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 881/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 881/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-03an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Marcia Teixeira de Diego demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2020ko otsailaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.