Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1596

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación Profesional de Actividades Técnicas Museísticas de Euskadi (APATME) sindikatuaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea –Asociación Profesional de Actividades Técnicas Museísticas de Euskadi (APATME) sindikatuaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea agintzekoa– ikusi ondoren, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko otsailaren 18an, Asociación Profesional de Actividades Técnicas Museísticas de Euskadi (APATME) sindikatuaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea eskatzeko agiriak aurkeztu dira.

Bigarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako agirien artean daude gordailutze-eskabidea, sindikatuaren eratze-aktaren eta estatutuen bi ale eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko hainbat agiri.

Hirugarrena.– Haren jarduketaren lurralde-eremua, 3. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak organo honi ematen dio sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da Asociación Profesional de Actividades Técnicas Museísticas de Euskadi (APATME) sindikatuaren eratze-akta eta estatutuak onartzea gordailutzeko, eta argitara ematea egintza hori.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación Profesional de Actividades Técnicas Museísticas de Euskadi (APATME) sindikatuaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea agintzea (gordailutze-kodea: 76/1/00007).

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala