Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1595

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 9koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak.

2019ko irailaren 9ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egiten duen HABEko zuzendariaren 2019ko abuztuaren 29ko Ebazpena.

Aipatu ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2019ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2020ko martxoaren 9a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala