51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1569
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-4/2020-AD zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.
Ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi X02068444P AIZ duen pertsonari goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio izapidegileak 2020ko otsailaren 21ean egin zuela ebazpen-proposamena, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitako zehapen-espedientearen barruan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoa) –Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A (5. solairua)–, gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2020ko martxoaren 9a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.