51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1568
IRAGARKIA, G 46 2019 AD espedientean instruktoreak eman duen ebazpenaren proposamena jakinarazteko dena.
Hainbat saio egin dugun arren, 15260776T NAN-zenbakia duen pertsonari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpenaren proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2020ko otsailaren 19an ebazpenaren proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik aurrera, alegazioak aurkezteko, halaber, Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia), gordailuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek «dies a quo» du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2020ko martxoaren 5a.
Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
JON ETXEBERRIA CRUZ.