51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1562
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 561/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 561/2019 prozedura.
Gaia: seme-alaben gaineko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Itziar Mujika Atorrasagasti.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-03-03an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Luis Benitez Adorno demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia, 2020ko martxoaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.