51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1554
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 27koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2019ko ekainaren 3ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru-kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.