51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (234 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1551
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 27koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ordaintzeko agintzen duen 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2019ko ekainaren 3ko Aginduak 10.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ordaintzeko agintzen duen 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.