Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1545

86/2020 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan Ospitalizazioko Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzekoa.

Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitalizazioko Gainbegirale lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion talde profesionalean B1.

b) Titulazio hau edukitzea: B1.

c) Lan-esperientzia hau, gutxienez, edukitzea: 3 urte B1 lanbide taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merituak:

– Unitatearen antolaketa eta kudeaketa memoria bat egitea.

– Ospitalizazio-unitateetan lan-esperientzia.

– Esperientzia baliabide materialen kudeaketan.

– Taldeak eta prozesuak antolatzeko eta kudeatzeko esperientzia edo/eta prestakuntza.

– Ofimatika eta lanpostuarekin zerikusia duten Osakidetzako aplikazio informatiko ezagutzak (Osabide Global, Osanaia, SAP...).

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein meritu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Antonio Miranda Etorbidea, 5 – 48902 Barakaldo). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Antonio Miranda Etorbidea, 5 – 48902 Barakaldo), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Baloratu beharreko meritu guztien fotokopia konpultsatua.

e) Unitateko memoria.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaiek aurkeztutako eskabide eta dokumentuak ikusirik, Batzordeak erabaki dezake eskatzaileak deitzea elkarrizketa batera edota, hala badagokio, aurkeztutako memoriaren azaldu dezan.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merituak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko otsailaren 19a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala