Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1539

AGINDUA, 2020ko martxoaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa aldatu eta otsoa (Canis lupus) «Interes Bereziko» espeziearen kategorian sartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren (aurrerantzean, NKLTB) 41. artikuluak ezartzen duenez, EAEko administrazio publikoek basoko fauna eta floraren populazioak –lehorrekoak zein itsasokoak– ekologia-, zientzia- eta kultura-eskakizunei dagokien mailan mantendu edo egokituko dituzte.

NKLTBren 47. artikuluak Basoko eta Itsasoko Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskal Katalogoa sortzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko administrazio-izaerako erregistro publiko gisa. Halaber, 48. artikuluak espezieak, azpiespezieak edo populazioak zein kategoriatan sailkatu behar diren ezartzen eta definitzen du.

Hori garatzeko, uztailaren 9ko 167/1996 Dekretua eman zen, Basoko eta Itsasoko Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa arautzen duena (aurrerantzean, uztailaren 9ko 167/1996 Dekretua). Tresna horretan, espezie, azpiespezie edo populazio bat katalogoan sartzeko edo baztertzeko prozedura zehazten da, eta kudeaketa-planak egiteko eta onartzeko arauak ezartzen dira.

Azken xedapenetako lehenengoaren bidez, katalogo honetan sartzen dira eranskinean zerrendatzen diren espezieak, azpiespezieak edo ornodunen populazioak, eta eskumena duen sailburuaren eskumena da espezieak, azpiespezieak edo populazioak sartzea edo baztertzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu baten bidez, NKLTBren 50.2 artikuluak ezartzen duen eta uztailaren 9ko 167/1996 Dekretuaren 5.1 artikuluak errepikatzen duen bezala.

Eta halaxe jokatu zen Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariaren 2018ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariaren 2019ko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez, zeinaren bidez informazio publikoaren izapidea betetzen baita otsoa (Canis lupus) Basoko eta Itsasoko Fauna eta Flora Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan, «Interes Bereziko» kategorian, sartzeko proposamenari dagokionez.

Txosten teknikoa eta horren ondoriozko proposamena egin dira taxonak eta populazioak Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan sartzeko irizpide orientatzaileak kontuan hartuta (2017ko martxoaren 6ko Ebazpena, Ingurumenaren Kalitate eta Ebaluazioko eta Ingurune Naturaleko Zuzendaritza Nagusiarena). Horien helburua da«kontserbazio-neurri aktiboak behar dituzten taxoien babes egokia ahalbidetzea eta erraztea, batez ere datu egiaztagarrietan oinarrituta, zeinak, ahal diren neurrian, subjektibotasuna saihesten eta txikiagotzen baitute». Horregatik, irizpide horiek espeziearen populazioaren eta haren banaketaren bilakaera ebaluatzen dute, eta, otsoaren kasuan, gainera, erreskate-efektua kontuan hartuta, proposatzen da espezie hori Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan «Interes Bereziko» kategorian sartzea.

Aipatutako 167/1996 Dekretuan xedatutako prozedurarekin bat, eta NKLTBren 50.2 artikuluak eta uztailaren 6ko 167/1996 Dekretuaren 5.1 artikuluak ematen dizkidaten eskumenei jarraikiz, eta Naturzaintza – Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Zaintzeko Aholkularitza Batzordeak txostena eman eta gero,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Basoko eta Itsasoko Fauna eta Flora Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa, eta Canis lupus (otsoa) espeziea «Interes Bereziko» espeziearen kategorian sartzen.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala