50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1537
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita isurketak baimentzeko prozedurako entzunaldia.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 249. artikuluarekin bat etorriz.
Espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen bulegoan (Forondako Atearen kalea 9. – 01001 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Horrela, hamar eguneko epean alegazioak aurkez ditzakete, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
Josu Perea Arandia.