Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1536

IRAGARKIA, 2020ko martxoaren 3koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita kendu egin dela lan arloko zehapen-prozedura batean egin den etendura.

Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak kendu duela eranskinean azaltzen den lan arloko zehapen-prozeduran egindako etendura. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean agertzen den interesdunak hamabost egun izango ditu, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko. Epe horretan, espedientea eskuragarri izango du Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, 48011 Bilbao).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2020ko martxoaren 3a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala