50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1533
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 15/2020 eta 40/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtuak) interesdunak epatzeko dena.
Espediente-zenbakia: PCA-042/2020-VI (REC-PER-067/2019-VI) – PA 15/2020.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 8ko Ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egin zen deialdiko lanpostuak betetzeko prozedurako merezimendu orokorren behin betiko balorazioaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (C171).
Espediente-zenbakia: PCA-057/2020-VI (REC-PER-067/2019-VI) – PA 40/2020.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2019ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka jarri da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez bete beharreko Ertzaintzako lanpostuen behin betiko esleipenak, honako lanpostu hauek betetzeko prozeduran: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lana, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez egindako deialdia (C171).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduretan interesa duten pertsonak epatzen dira, beren bidezko interesen alde ager daitezen, egoki iritziz gero, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.