Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1520

EDIKTUA, 405/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 405/2017 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 405/2017 hitzezko judizioa izapidetzen ari da Getxoko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean, Gisela Bernaldez Bretónek eskatuta, Iñigo Corrales Arcelusen aurka. Bi mila eta hogeiko otsailaren 17an epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Iñigo Corrales Arcelusi behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2020ko otsailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala