50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (263 KB - 3 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1513
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Abadiño, Durango, Izurtza, Iurreta, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Galdakao, Zaratamo, Basauri eta Arrigorriaga udalerrietan (Bizkaia) «132 kVko, ZB, Abadiano TA-Basauri TA eta Euba TArako adarra» berritzeko baimena emateko, aldaketa-proiektua onartzeko eta onura publikokoa dela deklaratzeko dena.
Erref.: IFT/YMM.
Esp.: 48-AT-Y-2018-90.
AURREKARIAK
Bat.– 2018ko abuztuaren 13an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao), honako hau eskatu zuen: Abadiño, Durango, Izurtza, Iurreta, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Galdakao, Zaratamo, Basauri eta Arrigorriaga udal-mugarteetan (Bizkaia), 132kVko, ZB, Abadiano TA-Basauri TA eta Euba TArako adarra berritzeko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Alfredo Mas Torres industria-ingeniariak sinatu zuen, 2018ko ekainaren 7ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.
Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren aipatutako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2019ko otsailaren 8ko BAOn, 2019ko otsailaren 8ko EHAAn, eta 2019ko otsailaren 25eko El Correo egunkarian.
Hiru.– 2019ko urtarrilaren 30ean, ofizio bana igorri zitzaien Abadiño, Durango, Izurtza, Iurreta, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Galdakao, Zaratamo, Basauri eta Arrigorriaga Udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten. Era berean, urtarrilaren 31n, udalei, ADIF-eri, EDP-eri Nortegas-eri, Enagas-eri, Euskadiko Gas-eri, Euskotren-eri, Gas Natural SDG-eri, Red Eléctrica de Españari, Telefónica-ri, URAri (Uraren Euskal Agentzia) eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko. Udal guztiei, Abadiño eta Zaratamoko Udalei izan ezik, eta enpresa eta erakunde guztiei, Bizkaiko Foru Aldundiari izan ezik, 2019ko martxoaren 13an.
Lau.– Arauzko epeen barruan, baldintza teknikoak aurkeztu zituzten: 2019ko otsailaren 20an Abadiñoko Udalak, apirilaren 2an Basaurikoak, apirilaren 4an Amorebieta-Etxanokoak, martxoaren 22an Iurretakoak eta martxoaren 8an Zaratamokoak. Era berean, martxoaren 29an, Enagas enpresak, martxoaren 25ean Red Eléctrica de Españak, martxoaren 1ean URAk (Uraren Euskal Agentzia) eta Bizkaiko Foru Aldundiko ondorengo sailek: 2019ko maiatzaren 7an, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak; martxoaren 18an, Euskara eta Kultura Sailak; eta martxoaren 7an, Ekonomiaren eta Lurralde Garapeneko Sailak, ere baldintza teknikoak aurkeztu zituzten. Eskatzaileak guztiak onartu zituen, bi kasutan izan ezik: Amorebieta-Etxanoko Udalarena eta Enagasena; horietan ez zen proiektuan aldaketarik eragiten, ezta proiektua onura publikokoa ez denik adierazten.
Bost.– 2019ko urtarrilaren 23ko iragarkiaren bidez, jendaurrean jarri zen ingurumen-inpaktuaren azterlana, 2019ko otsailaren 8an BAOn, eta EHAAn, eta otsailaren 25ean El Correo egunkarian argitaratua.
2019ko otsailaren 4an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak kontsulta egin zien proiektuaren eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei. Eraginpeko administrazio publikoen erantzun-txostenak kontuan hartu ziren ingurumen-inpaktuaren azterketan.
2019ko martxoaren 25ean, Ildefonso Pagonabarraga Gastelurruia jaunak, erreferentziako linea elektrikoaren instalazioaren eraginpean zegoenak, alegazioak aurkeztu zituen. Horiek partzialki onartu zituen sustatzaileak 2019ko ekainaren 10ean, eta eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu zuen. Erantzun hori 2019ko ekainaren 12an bidali zitzaion interesdunari.
Sei.– 2019ko abuztuaren 8an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak erreferentziako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera bidali zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari.
Azkenik, 2019ko abenduaren 9an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen baitzen honako proiektu honi buruz: Abadiano TA-Basauri TA eta Euba TA-rako adarra zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa berritzea.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.
Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.
Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2020ko otsailaren 17ko txostena aztertu da.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
Lau.– 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozeduraren mende dauden proiektuak adierazten ditu.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DU:
Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri honako proiektu honetarako: «132kVko, ZB, Abadiano TA-Basauri TA eta Euba TArako adarra» berritzea.
Berariaz, baimendutako instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ildefonso Pagonabarraga Gastelurrutia jaunaren alegazioak partzialki onartzea; ezinezkoa da euskarri edo zapatak berrerabiltzea, baina proiektua Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren 2019ko ekainaren 10eko erantzunean deskribatutakoaren arabera gauzatuko da. Obra gauzatzeari dagokionez, dokumentazio grafiko gehigarria aurkeztu da; balizko kalteei dagokienez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean xedatutakoa beteko da.
Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera emango da, eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:
1.– Alfredo Mas Torres industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2018ko ekainaren 7ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.
2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.
4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Bilbao, 2020ko otsailaren 28a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.