50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (234 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1509
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 26koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2019ko laguntzak.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2019ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2019ko deialdia egin zen.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta ekainaren 17ko 110/2014 Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2019ko apirilaren 10eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2019ko deialdia egin zen.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 26a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.