Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1505

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 4koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako zenbait lanpostu behin betiko betetzeko eta lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea beren lanpostuetara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 14.4 artikuluak ezartzen duenez, lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz.

Lehen aipatutako Dekretuaren 7.2.m) artikuluaren arabera, Zuzendaritza Nagusiari dagokio Agentziako lanpostuak betetzeko prozedurak iragartzea eta ebaztea. Hori horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen lanpostu hauek behin betiko betetzeko eta lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuak iragartzea:

– Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzako Lan-baimen arduraduna.

– Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzako Ur-aprobetxamenduen arduraduna.

– Plangintza eta Lanen Zuzendaritzako Lan Hidraulikoen teknikaria (4 dotazio, Uraren Euskal Agentziaren lurralde bulegoetan).

– Plangintza eta Lanen Zuzendaritzako Uholde-prebentzioko teknikaria (2 dotazio).

– Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzako Jabari Publikoa Kudeatzeko teknikaria (3 dotazio).

Bigarrena.– Deialdi honen xede diren hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarriak Uraren Euskal Agentziaren webgunean argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak CRH Consultores-en web orriaren bidez aurkeztuko dira (www.crhconsultores.com), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web orrian (http://www.uragentzia.euskadi.eus) eta CRH Consultoresen web orrian (http://www.crhconsultores.com) argitaratuko dira, 2020ko martxoaren 12an (EHAAko argitalpen-egunean bertan).

Hirugarrena.– Hautaketa-prozesuak amaitu ondoren, iragarritako lanpostu bakoitzari dagozkion lan-poltsak eratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala