50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (346 KB - 18 orri.)
- EPUB (858 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA SAILA
1503
EBAZPENA, 2020ko martxoaren 2koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinen bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina «Titulazioen eta espezialitateen taula»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez (EHAA, 2012-09-11koa) onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia; II. eranskinean, Espezialitateen eta Irakasgaien zerrenda biltzen da, eta III. eranskinean, irakaskuntza-maila ezberdinetan espezialitateen zerrendetan sartzea ahalbidetzen duten titulazioen taulak.
Agindu horren Azken Xedapenetako Bigarrenaren bitartez, Langileak Kudeatzeko zuzendaritzari gaitasuna ematen zaio, premia badago eta dagokion ebazpenaren bidez, ordezkaritza sindikalarekin dagokion negoziazioa egin ondoren, ikasturtean zehar eta bereziki birbarematze-prozesu bakoitza hasi aurretik, taulan jasotako espezialitateren bat emateko gaitzen duten titulazio berriak sartzeko, edo lehendik daudenak aldatzeko, akatsak aurkitzen badira edo dagokion txostenaren ondoren. Horretarako, batzorde bat eratuko da Hezkuntza Berriztatzeko, Langileak Kudeatzeko, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzetako teknikariez osatua; gainera, Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskari bat ere egongo da. Komisioak balizko eransketak, aldaketak eta baliokidetasunak aztertuko ditu eta dagozkion proposamenak egingo dizkio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari.
Adierazitakoaren arabera, ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendetan sarbidea ematen duten titulazio berriak gehitzeko beharra ikusi da, aipatu Batzordeak titulazio horietako ikasketa-planak eta aipatutako zerrenden zenbait espezialitate emateko egokierari buruzko azterketa egin ostean.
Halaber, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako mailetako hizkuntza-espezialitateen zerrendei dagokienez, non atzerriko hizkuntzetarako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen maila ziurtatzea eskatzen den, honako dekretuaren eranskinaren eguneratzea ematen da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats- arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza- gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena. Eguneratzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko Aginduaren bitartez ematen da. Aipatutako eguneratzeak B2 maila edo goragokoa ziurtatu ezin duten titulu edo ziurtagiriak zerrendatik kentzea eta maila hori egiaztatuta daukaten beste batzuk gehitzea dakar. Gainera, xedapen gehigarri bat gehitzen da, honako ebazpen hau indarrean jarri ondoren aipatutako eranskinak etorkizunean izan ditzakeen eguneratzeak Titulazio eta espezialitateen tauletan aplikatzeko ahalbidetzen duena.
Beraz, horretarako eratutako batzordeak egin beharreko aldaketak ebaluatu eta sindikatuen ordezkariekin negoziatu ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Honako aldaketa hauek egitea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. «Titulazio eta espezialitateen taulak» eranskinean –agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia–:
– Irakaskuntzako espezialitate jakin batzuk emateko gaitzen duten titulazio berriak gehitzea. Gehitze horiek ebazpen honen I. eranskinean aurreikusten dira.
– 2. kidetasunarekin sartzea ahalbidetzen zituzten tituluak 1. Kidetasunean birkokatzea. Birkokatze hori ebazpen honen II. eranskinean aurreikusten da.
– Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako mailetako hizkuntza-espezialitateen zerrendei dagokienez, honako Dekretuaren eranskinaren gaurkotzea gehitzen da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats- arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza- gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena. Gaurkotze hori Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko Aginduaren bitartez egin zen. Aldaketa hau ebazpen honen III. eranskinean aurreikusten da.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zerrendetan sartzeko eta haietan mantentzeko baldintzak aldatzea.
Ebazpen hau indarrean sartzean irakasleen ordezkogaien zerrendan dauden hautagaiek dagozkien zerrendei eutsiko diete, baita urtero ematen den birbarematze prozesuen ondoren eratzen diren etorkizuneko zerrendetan ere, ebazpen honek 2012ko abuztuaren 27ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduaren III. eranskinean eragiten dituen aldaketak kontutan hartu gabe.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats- arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza- gaitasunaren betekizunak ezartzen dituen 73/2012 Dekretuaren eranskinaren eguneratzeak.
Maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren eranskinaren eguneratzeak ematen direnean honako Ebazpen hau indarrean sartu eta gero, aplikatuko dira ebazpen honen III. eranskinean agertzen diren zerrendetan, atzerriko hizkuntzetarako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen maila ziurtatzea eskatzen denean.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak irekitzeak.
Ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak ez zaizkie berau indarrean sartu aurretik zerrendak irekitzeko deitutako prozedurei aplikatuko.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak irekita mantentzea.
Ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak ez zaizkie berau indarrean sartu aurretik zerrendak irekita mantentzeko prozeduretan egiten diren eskaerei aplikatuko.
HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak birbarematze-prozesua.
2020-2021 ikasturterako zerrendak birbarematze-prozesuari aplikatuko zaizkio ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
2020ko irailaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorioak ebazpen honek.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.