46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ATXONDOKO UDALA
1423
IRAGARKIA, Atxondoko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrari buruzkoa.
2020ko otsailaren lauan Udalbatzak Ososko Bilkuran, aho batez, honako hau
ERABAKI DU:
1.– 2015eko apirilaren 1eko HAPOaren hasierako onarpeneko eta 2016ko azaroaren 19ko HAPOaren behin-behineko onarpeneko osoko bilkurako erabakiak baliogabetzea, eta, ondorioz, hura berrikusteko izapideetan atzera egitea.
2.– Baliogabetzea eta, ondorioz, atzera egiteko erabaki hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari helaraztea, berrikusitako Plan Orokorra onesteko prozedura artxibatzeko eskatuz, ebatzi gabe, eta dokumentazioa udalari itzuliz.
3.– Erabaki horiei buruzko ediktu bat argitaratzea BAOn, EHAAn, Atxondon hedapena duen egunkarian eta udalaren web-orrian, eta hilabeteko epea ematea, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera, alegazioak aurkezteko.
Atxondo, 2020ko otsailaren 18a.
Alkatea,
XABIER AZKARATE AROSTEGI.