Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1422

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 487/2019-B administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-036/2020-VII.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren Zerbitzu-Instrukzioaren kontra jarri da. Zerbitzu-Instrukzio hori Ertzaintzako dibisio, lurralde-buruzagitza eta polizia-unitateen arduradunei eta giza baliabideen zentroko buruei zuzenduta dago eta lantokietan aipatutako prozeduretatik eratorritako egintzak jakinarazteari buruzkoa da.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala