46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (238 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1418
IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitzako sailburuordearen zenbait ebazpen jakinarazten baitira.
Ebazpenak aurrez aurre jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.