Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1417

IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 24koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez epatzen baitira prozedura honetan interesa duten pertsonak: 73/2020-3. sekzioa prozedura arrunta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutakoa.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara helaraztea honako prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea: 73/2020-3. sekzioa prozedura arrunta, Confederación Nacional de Centros Especiales de Empleo – Conaceek eskatuta bideratu dena dekretu honen aurka: 168/2019 Dekretua, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, beren interes legitimoen alde egiteko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala