Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1415

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 8420/2019 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Nire kargura dagoen epaitegi honetan, 8420/2019 espedientea bideratu da Basauriko espetxeko preso izandako Lidia Borrego Serranori baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko; pertsona hori Olveran jaio zen, 1969-02-27an, eta azken helbidea hemen izan zuen: Iturribide 12, 4. ezkerra, Algorta, Getxo. Egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2019-12-12an, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz: «Lidia Borrego Serrano presoari baldintzapeko askatasuna ezeztatzen zaio, honako arrazoi hauek direla medio:

Gasteizko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 486/2011 betearazpena.

Sevillako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 236/2015 betearazpena.

Gasteizko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 421/2012 betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin. Eta espetxera itzuli behar du.»

Lidia Borrego Serrano, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon, 2020ko otsailaren 17an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala