Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1411

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 47/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 47/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Demandatua: Monica Nazara Martinez.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 47/2019 hitzezko judizioa bideratu da Monica Nazara Martinezen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioari lotuta; prozedura horretan erabaki da epaia ediktu bidez jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Monica Nazara Martinez demandatuari legeak agindutako moduan jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau.

Tolosa (Gipuzkoa), 2020ko otsailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala