46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1409
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 111/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe); 111/2019.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-02-25ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Cheik Amala Dia Deme demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Donostia, 2020ko otsailaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.